XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Larreko-ren artikulo luzea oso-osorik eman badut, ez da bakarrik Larrekoren idatz-tankera ezagutzeagatik, bertan ixurtzen diren esakera jator eta mamitsuak ikasteagatik ere baizik.

Zeren garrantzi haundikoa baida oraiko euskal belaunaldiok euskeraren senaz jabe gaitezen.

Behin, birritan eta ameka aldiz irakurtzeaz ere ez dugu deus galduko eta bai, ordea, aunitz irabaziko.

Bestaldetik, gure mendeko nafar idazle bi hauen bitartez gauza bat nabari da.

Bestetan hainbeste edatu zen berrizalekeria Nafarroan ez zela hainbatetan errotu, bainan halarik ere, ez zela mordoillokeria jo.

Aitzitik, badirudi arras konsziente zirela bi nafar hauek, bai eta deus baino gehiago euskeraren iturburuetara jotzen zutela.

Zeuden giroan ez zen guti izan, alajaiña, eta nago asko erran nahi duelakoan haien alde, orduko euskerazalerik sakonenek finkatu bide beretik edo baizioazen.

Beharrezko erdi-bide (zentzu-bide) batetatik.

ordea....

Eta alor honetan ez daiteke aipatu gabe utz Aita Celestino Caparrosokoaren itzala; Arrigarri izengoitia zerabillen eta herri-beherakoa zen.

Euskeraz errotik ikasirik euskeraren maixu bilakatu zen.

Badu gramatika intresgarri bat.

Aurrera segituz. Bada Nafarroan beste idazlerik ere, lan gaitzak egin zituztenak euskeraren alde, bainan denak ezin sar.

Hala ere ez nuke lonbratu gabe utzi nahi gerla aurreko euskalzaletasunaren mezulari fin bat, iruñ-seme zen Alexander Tapia Perurena euskaldun berria, eta garai hartako euskal olerkaririk oberenetakoa.

Geroxeago, Euskalzaindian egon diren nafar guztien izenak ematerakoan aipatuko ditugu beste batzuk.

Bainan, aipatzeak aipatzea, ez dut nafar idazleen panoramika honetan bazter utzi nahi Nicolas Ormaetxea Orixe gipuzkoar famatua.

Zergatik? Bada, nahiz sortzez nafarra ez izan, Larraungo Uhitzin azi eta ezi zelakotz, eta gainerat beraurrek zioenez, bere burua nafartzat zuelakotz.

Harek, seguraski.

Nafarroan egin euskerazko literaturaren abiada honetan arras gogotik nahiko zuen sartu.